Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Espainiako Pistako Txapelketak jokatu dira Txantrean, haurren eta jubenilen mailan. Haur mailan Cristina Aldeano (Altsasu Irristaketa Taldea), Maialen Unanua (Urdiaingo Aitziber) eta Gaizka Ocaña (Urdiaingo Aitziber) irristalari sakandarrak aritu dira. Juli Acebes entrenatzailearen esanetan Espainiako Txapelketetan parte hartzea dagoeneko asko da. Horregatik hiru irristalariak zoriondu nahi ditu, bertan aritzeko egin duten lan gogorragatik. Pistako Txapelketetan aritu ziren irristalarien maila oso altua izan zen. Galizia, Eskadi, Nafarroa, Madrid, Zaragoza, Balentzia, Gijon, Bartzelona eta Asturiaseko irristalariak aritu ziren. Asturiasek talde bikaina aurkeztu zuen, eta talde nagusia izan zen, lasterketa gehienak irabaziz. Nafarroak ere lan polita egin zuen eta 4 urrezko, 5 zilarrezko eta brontzezko 7 domina eskuratu zituen. "Gaizkak eta Maialenek oso lasterketa politak egin zituzten, teknika bikainarekin. Altsasu taldeko Cristina Aldeanok, gainera, 300 metro esprinteko finalean aritzeko txartela lortu zuen eta hirugarrena izan zen, brontzezko domina eskuratuz. Oso pozik gaude" nabarmendu du Acebesek sakandarren egindako lanaren inguruan. Marques ValentzianGazteen eta senior mailako Espainiako Pistako Txapelketak, aldiz, Valentzian jokatu dira. Bertan aritu da San Juan taldean dabilen Kevin Markes altsasuarra.