Perituen zain

Guaixe 2009ko maiatzaren 28a

Igandeko kazkabar erauntsiak kaltetutakoek konponketa lanak hasteko aseguru etxeko perituen bisitaren zain daude. Hala gertatzen zaie 10 abeltzaintza ustiapenetan baino gehiagotan. Edota, Etxarrenen uralitazko teiladura txikitu zien etxe jabeak. Toldo urdin bat jarrita dutela eman dituzte egun hauek. Kaltetutako autoen jabeak ere prozesu bera ari dira pasatzen. Batek baino gehiagok kazkabar zatiak izozgailuan gordeak ditu perituak harrien tamaina ikusi eta erori ziren abiaduraren ideia egin dezaten. Soro eta baratzeak ere kaltetu zituen kazkabar erauntsiak. Kalteak aztertuko dituzte Agrosegurokoek, Nafarroako Gobernuak, hori bai, aurreratu du asegururik ez duten eta uzta galdu duten nekazariei ez diela inolako laguntzarik emanen.