Arbizun bukatuko da IAren udako Eskola Ibiltaria

Guaixe 2009ko maiatzaren 28a

Ikasle Abertzaleak 10. aldiz Eskola Ibiltaria antolatu du. Erakundeko kidek azaldu dutenez, garilaren 2an Lizarratik abiatu eta 4an Arbizun despedituko da. Uda partean eginen den Eskola Ibiltarian Urbasa eta bere txokoak ezagutzeaz gain, ibiltariak ikasteko aukera izanen dute. Aurten Ikasle Abertzaleak taldearen Eskola Ibiltariak lurraren ustiapena izanen du gai nagusitzat. Horri lotuta aztertuko dituzte, besteak beste: "ingurugiroan daukan eragina, gazteongan eta lurralde antolamenduarekin lotuta herri txikietan izaten ari den eragina eta sozio-ekonomia ikuspegitik daukan eragina". Horrekin batera, "gure herriaren inguruko zertxobait gehiago ikasteaz gain", gazteen arteko harremanak sortzeko ekimen baliagarria dela azpimarratu du Ikasle Abertzaleak erakundeak. Aldi berean, parte hartzeko deia egin dute. Izen emateaHeldu den astetik aurrera www.ikasleabertzaleak.org web gunean eman daiteke izena. Antolakuntzak eskatu du "azpiegitura beharrak errazte aldera" izena emateko. Ordaindu beharreko 20 euroak lehen egunean ordaindu beharko dira. Bonoak afarietarako, dutxak, bestelakoak eta azken eguneko jaialdirako sarrera eskubidea emanen du.