Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
26 bikok eman zuten izena Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak hainbat laguntzailerekin batera - Olaztiko pala arduradunak, Itxondo elkartea, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartea eta Etxarri Aranatz, Altsasu eta Irurtzungo Udalak - antolatutako Emakumeen Frontenis Txapelketan. Hiru mailatan banatuta aritu dira ligaxkan, eta biko onenek lortu dute finalaurrekoetarako txartela. Hain zuzen ere, larunbat honetan jokatuko dira final aurreak. -Lehenengo mailako final aurreak, larunbatean Irurtzunen.16:00etan: Astiz-Andueza - Uharte-Jaka16:30ean: Aristorena-Aristorena - Beregaña-Gonzalo-Bigarren mailako final aurreak, larunbatean Olatzagutian. Berastegi-Adarraga - Berastegi-Andueza16:30ean: Gasco-Goya - Urritza-Fernandez-Hirugarren mailako final aurreak, larunbatean Olatzagutian.Igoa-Loban - Igoa-Martinez16:00etan: Lizarraga-Lizarraga - Beunza-Barrenetxea