Lau sakandar Zelandin jokatutako Nafar Kirol Jolasen igeriketa jardunaldian

Guaixe 2009ko maiatzaren 28a

Altsasuko Zelandi kiroldegiak Nafar Kirol Jolasen kimuen mailako igeriketa jardunaldia hartu zuen larunbat goizean. 100 igerilari inguru aritu ziren lehian. Sakana Igeriketa Taldeak jardunaldiaren antolakuntza eta kronometraje lan guztia egin zuen, eta kontentu daude "guztia ongi atera zelako". Gainera, Zelandi kiroldegiko langileak ekitaldian inplikatu ziren eta antolaketan behar zen guztian lagundu zuten. Jendea ere poliki hurbildu zen ekitaldia jarraitzera. Sakana Igeriketa Taldeko lau igerilarik hartu zuten parte Nafar Kirol Jolasen kimuen jardunaldian: Asier Aldaz, Ibai Irigoien, Aintzane Diaz eta Marina Zabala. Lan txukuna egin zuten.