Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Immigrazio, Euskara eta Kirol Zerbitzuek antolatuta, bihar Joko-Saltsa izeneko aisialdiko jarduera eginen da Lakuntzan. Izena eman duten Sakanako 8 eta 11 urte bitarteko ibarreko neska-mutilek ederki pasatzeko aukera izanen dute bihar arratsaldean. Hala, egitarau dibertigarri horren barruan "mugimendu bitartez gorputzak ongi sentitzeko ematen dizkigun aukera osasungarriak ezagutzeko aukera izanen dute". Talde joko kooperatibo eta dinamikoak ere izanen dira. Txokolatada eta opariak ere izanen dira izena eman duten guztiendako.