Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arabako Lautadako, Gipuzkoako Goierriko eta Nafarroako Sakanako hainbat pertsonek domekan bat eginen dute. Ezker abertzaleko jendeak, bakoitza bere eskualdetik, Altzaniako Hirumugarantz joko du, han batu eta egunaren leloa bere eginez, Muga guztien gainetik, independentzia aldarrikatuko dute. Egitaraua10:00etan Irteera Goierri, Lautada eta Sakanatik (Ziordiko gaztetxetik). 12:00etan Ekitaldia tontorrean.14:30ean Bazkaria Ziordian. 17:00etan Herri kirolak (Goierri, Lautada eta Sakana). 18:00etan Manifestazioa eta ekitaldi politikoa Ziordian.