Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Motoclub Pistones taldeak Supermotard Vasconavarro txapelketarako baliagarria den bigarren lasterketa antolatu du bihar, maiatzaren 30ean, Iruñeko Volkswagen Polo Navarra parkean, hain zuzen. 15:30ean hasiko dira entrenamendu librea, 16:30ean kronometratutako entrenamenduak eta 17:30ean lasterketak. Pentsatzekoa da SM2 mailan arituko direla Irurtzungo bi gidariak, Juanma Olias (Aprilia) eta Alex Mariñelarena (Honda). Supermotard Vasconavarro txapelketako lehen proban Olias bigarrena izan zen lehen mangan eta txapelduna bigarren mangan. Mariñelarena ez zen aritu. Mariñelarena hirugarrena BurgosenMaiatzaren 16an Zona Norte Txapelketako bigarren lasterketa jokatu zen Burgoseko Tubilla del Lagon. Alex Mariñelarena irurtzundarrak entrenamenduetan parrillako lehen postua lortu zuen. Lehen mangan laugarrena izan zen eta bigarren mangan bigarrena. Sailkapen orokorrean hirugarrena izan zen Burgosen. Zona Norteko lehen lasterketan, Zueran, lehena izan zen irurtzundarra. Hurrengo proba ekainaren 20an eta 21ean jokatuko da Zintronikon.