ZAZPI ETXE FRANTZIAN

Guaixe 2009ko maiatzaren 29a

XX. mende hasierako Leopoldo II.a errregearen Kongo Belgikar hartan kokatu du Bernardo Atxagak bere azken eleberria. Belgikak Kongon eragin zuen holokaustoaren ( klonfikto hartan hamar-hamabost milioi lagun hil ziren) kritika historiko eta sozial zorrotza (zazpigarren etxea erosteko adina diru lortu arte, marfil eta kaoba trafikoaz baliaturik, ez baita geldituko Lalande Biran) egiten du.Kolonialismo garai hartan, Yangambi oihaneko postu militarrean bizi dira Chrysostome tiratzaile bikaina, Lalande Biran kapitain poeta, Van Thiegel tenientea eta Christine, Lalanderen emaztea, agertu ez arren presente dagoena kontakizunean. Natibo beltzak ere bertan bizi dira, esklabo eta morroi gisa trataturik, ahotsik ez dutenak, oihaneko piztiekin batera zurien jostailu hutsak direnak. Tartean Donatien, kapitainaren laguntzaile natibo sutsua. Oihanean  kongotarrak bizi dira, soldaduen kapritxoetarako direnak."Biran egiazko militar batean oinarrituta dago. Lagun batek kontatu zion nire aitari Marokoko Sidi Ifnin zegoenean ofizial baten laguntzailea zela eta astero eraman behar ziola neska birjin bat. Bortxatu ondoren, militar hark amodiozko gutuna idazten zion emazteari"Hasiera batean abentura kutsua daukan kontakizunak aurrera egin ahala egoera dramatikoa deskribatzen joango da. " Horrorea modu historikoan tratatzea ez zaidalako gustatzen distortsio bezala erabili dut umorea, gauzak hobeto ikusi ahal izateko. Komikotasuna egoera desesperagarri eta krudelei buruz hitz egiteko modurik egiatiena baita: komikotasun beltza izango litzateke termino zehatzena " dio Atxagak."Liburu honen orrialde bakoitzak bi intentzio dauzka"Azkeneko eleberri honekin orain arte idatzitakotik aldendu egin da: "ni Obaba berri baten bila nenbilen, Obabaren ordezko baten bila"Izaskun Etxeberria