Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdalur urtegitik pasatu diren askok eta askok bueltan Altsasuko udaletxera eta Sakanako Mankomunitatera jo dute, uharkan bilduta dagoen ur kopuruarekin kezkatuta. Normalean %90 edo 100ean egoten den urtegiaren maila askoz beherago dago. Ebroko Ur Konfederaziotik jakitera eman digutenez, "kudeaketa hobetzeko, aurten uharkaren gorputzean mantenu lanak eginen dira. Uharka iragazgaizteko porlana injektatuko da". Lanen lizitazioa aurki egitea espero da, mantenu lanak aurten egiteko. Horiek egin ahal izateko, Esplotazio Batzordeak onartu egin zuen bildutako ur bolumena kopuru jakin batzuetan mantentzea. Konfederaziotik azaldu digutenez, "gaur egun uharkan 3 hektometro kubiko daude, %60an dago. Kopuru horrekin ur hornidura bermatuta dago". Herritarren kezka jaso ondoren, Altsasuko alkatea informazio eske jo du konfederaziora. Uharka kudeaketaEstatuarena den uharka bakoitzak bere Ustiapen Batzordea du. Organo horretan konfederazioko kideez gain, uharka erabiltzen dutenen ordezkariak daude. Sakanako Mankomunitatea dago Urdalurkoan. Iazko urte bukaeran Ustiapen Batzordearen bileran hartu zuten mantenu lanak egiteko erabakia. Hari oniritzia eman zion ura askatzeko batzordeak.