Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Carlos Jean eta Najwa Nimri osatzen dute taldea. Carlos jean oso ospetsua da abeslari eta pop taldeen produktore bezala ( "Jean", "Bebe", "Alejandro Sanz", "Fangoria"...) eta Najwa Nimri abeslaria izateaz aparte aktore ezaguna da ( "Salto al vacio" "Abre los ojos" "Los amantes del circulo polar"...)Bikote honen ibilbidea 1998. urtean hasi zen, orduan najwajean bikoteak "no blood" diskoa kaleratu zuen. Hura, taldearen lehendabiziko diskoa izan zen, eta, bi pelikulentzat musika jartzeaz aparte, 10 urte itxoin behar izan dugu bigarren diskoa entzuteko. urte hartan disko hau oso berritzailea izan zen eta eragin handia izan zuen garai hartako pop taldeetan, ordutik talde asko saiatu dira beraien soinua imitatzen."No blood" diskoa gaur egun toki askotan entzuten den diskoa da eta gainera ez da batere desfasatu, gaur egungo soinua du.diskoa trip-hop estiloa landu zuen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Lehen esan dudan bezala, ondoren bi disko kaleratu zuen bikoteak "Guerreros" eta "Asfalto" filmeentzat. Disko hauetan ez zuen taldeak ezer berririk erakutsi.Ondoren, taldea ez zen banatu baina atseden luze bat hartu zuen.Najwa Nimrik, bakarlari bezala 3 disko grabatu ditu orain arte, bestaldetik, Carlos jean-ek 2 disko grabatu ditu.Eta iaz Najwajean taldea berriz elkartu zen fundamentuzko disko bat grabatzeko, baina oraingoan ez dute aurrekoan bezala musika elektronikoa sortu. Gaur egun musika mundua asko aldatu da, diskoen salmentak diru gutxi ematen du (taldeari behintzat...) eta zuzenerako talde bat osatu dute. Lehendabiziko diskoa grabatu ondoren ez zuten birarik egin, oraingoan berriz asmoak kontrakoak dira, taldea zuzeneko emanaldietan kaña emateko sortu da. "Till it breaks" diskoan entzungo dugun musika pop-rocka da, diskoaren grabazioa zuzeneko saio batean egin dute.Energia asko duen disko bat da, berriz ere lan txukuna egin du bikote honek, batzuetan U2 eman dezake, beste batzuetan Blondie eta besteetan Radiohead.Adrenalinaz beteriko diskoa.Ernesto Leitza