Gorriti Nafarroako lau t´erditik kanpo

Guaixe 2009ko ekainaren 1a

Nafarroako lau t´erdiko txapelketako final zortzirenak jokatu ziren asteburuan. Jakina denez, Frontis enpresako pilotariak parte hartuko dute soilik aipatu txapelketan. Jon Gorriti uhartearrak Ander Antxia izan zuen arerio; primerako denboraldia daraman Antxiak 9-21 hartu zuen menpean uhartearra, eta txapelketatik kanpo utzi. Jorge Nagore irurtzundarra final laurdenetan sartuko da lehian.