Aitor Mozo lehen kadetea Bermeoko III. Triatloian

Guaixe 2009ko ekainaren 2a

Larunbatean 150 triatleta inguruk hartu zuten parte Bermeoko III. Triatloian. 750 metro igerian, 25 km txirrindulan eta 6 km korrika egin behar izan zituzten. Irabazlea Beuavais Triathlon taldeko Sylvain Sudrie izan zen (1:11:12). Sakana Triatloi Taldeko bi triatletek hartu zuten parte, eta primeran aritu ziren. Aitor Mozo lakuntzarra 27.a izan zen (1:20:29), probako lehen kadetea, eta Alejandro Zabala 98.a (1:34:54), probako hirugarren kadetea. Emakumezkoetan iaz Sakana Triatloi Taldean aritu zen eta aurten Lagunak taldeko kide den Judit Saizar izan zen azkarrena (1:27:50). Bestalde, igandean XXIV. Onditz Memoriala jokatu zen Donostian. 319 triatleta heldu ziren helmugara, 1.500 metro igerian, 40 km txirrindulan eta 10 km korrika egin eta gero. Irabazlea, atzera ere, Bermeoko garaile Sylvain Sudrie izan zen, sekulako erakusketa eman eta gero (1:58:51). Sakana Triatloi Taldeko Alberto Mrtinez 188.a izan zen (2:39:17), eta Juantxo Azurmendi 209.a (2:41:52). Neska azkarrena Virginia Berasategi izan zen (2:14:55). Larunbatean Ondarroako XIV. Triatloia dago jokoan, distantzia luzean. 1.500 metro igerian, 40 km txirrindulan eta 10 km korrika egin beharko dituzte.