Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain arte gimnasia erritmikoan aritu ez diren baina Iskiza taldeko gimnasia erritmikoko txapelketa taldean aritu nahi duten gaztetxoei begira, Sakanako Iskiza klubak gimnasta berriendako probak deitu ditu. Aipatu taldean sartu nahi duten gimnastak ekainaren 11n, ostegunarekin, Zelandi kiroldegian aurkeztu beharko dira, 19:15erako. Gutxienez 6 urte izan beharko dituzte. Aurreinskripzioa zabalik 18ra arteBestalde, Iskiza klubetik azaldu dute 2009-2010 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalik dagoela, ekainaren 18ra arte. Sakana guztiko gaztetxoek eman dezakete izena, 4 urtetik aurrekoak. Izena emateko bi bide daude. Batetik, asteartetan eta ostegunetan, 19:15etik aurrera Altsasuko Zelandi Kiroldegitik pasa daitezke interesatuek, edo bestetik, 609 437 686 telefonora deitu.