Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatutako XIX. Sakanako Areto Futbol Txapelketa - Iker Kirolak Saria despeditu da. 12 talde aritu dira lehian astebururo-astebururo Altsasuko Zelandi kiroldegian eta pilotalekuan, eta guztien artean Einag Arezpe talde altsasuarra gailendu da. Einag Arezpekoak izan dira txapeldunak, 60 punturekin, Crackers bigarrenari 12 puntuko aldea aterata. Crackers txapeldunordeak 48 puntu izan ditu eta Sakana hirugarrenak 43 puntu. Bestalde, Toshiba laugarrenak 42 puntu izan ditu, Hiltegi bosgarrenak 41 puntu, Herriko Txiki seigarrenak 33 puntu eta Kanpartas zazpigarrenak 30 puntu. Kalleja de la Angina zortzigarrena izan da, 28 punturekin, Biltoki bederatzigarrena, 21 punturekin eta Otofados hamargarrena, 20 punturekin. Atzean sailkatu dira Yeregi ileapaindegia (17 puntu) eta Asesoria Fiscal (3 puntu). Sari emate ekitaldia aurreko larunbatean izan zen. Txapeldunek trofeoa eta baloia jaso zuten eta txapeldunordeek, hirugarrenek eta laugarrenek trofeoa.