Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udaberri, Larrañeta eta Karrikestu elkarteek finalista ospatuko dute igandean, ekainaren 7an. Goizean goiz txistuaren doinuen laguntzaz mendiko bidea hartuko dute elkarteko kideek, Etxarritik. Famendi aldera joko dute, Hirumugetara heltzeko, eta nahi dutenek Txaegorri igoko dute. Guztiek San Adrianen eginen dute bat. Han dominak banatuko dituzte eta bazkaria izanen dute.Bestalde, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak mendi ibilaldia antolatu du Udalaitz igotzeko.