Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan despedituko da Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak hainbat laguntzailerekin batera - Olaztiko pala arduradunak, Itxondo elkartea, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartea eta Etxarri Aranatz, Altsasu eta Irurtzungo Udalak - antolatutako Emakumeen Frontenis Txapelketa. 26 biko aritu dira lehian, hiru multzotan banatuta, eta aurreko asteburuan finalerdiak jokatu eta gero, finalen garaia heldu da. Sari emateaLehenengo mailako finala Etxarri Aranazko pilotalekuan jokatuko da gaur, ostiralean, 20:00etan, finalistek bihar ezin baitzuten aritu. Bigarren eta hirugarren mailako gainontzeko finalak, aldiz, bihar jokatuko dira Irurtzunen, larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera. Finalak bukatu eta gero, 12:30ak-13:00ak aldera sari ematea izanen da. Txapeldunek txapela jasoko dute, eta horretaz gain, lehengoek eta bigarrenek Iruñeko Cubo bainuetxera joateko gonbidapenak. Hirugarrenek eta laugarrenek bertako produkturen bat jasoko dute. Eta bukatzeko, txapelketan parte hartu duten guztiak bazkaltzera bilduko dira Irurtzunen. Lehenengo mailaFinala: Aristorena-Aristorena - Astiz-Andueza (ekainaren 4an, 20:00etan, Etxarri Aranatzen)3. eta 4. postuak: Beregaña-Gonzalo - Uharte-Jaka (ekainaren 5ean, 11:00etatik aurrera Irurtzunen)Bigarren maila (ekainaren 5ean, 11:00etatik aurrera Irurtzunen)Finala: Gasco-Goya - Berastegi Andueza3. eta 4. postuak: Urritz-Fernandez - Berastegi-AdarragaHirugarren maila (ekainaren 5ean, 11:00etatik aurrera Irurtzunen)Finala: Igoa-Loban - Lizarraga-Lizarraga3. eta 4. postuak: Igoa-Martinez - Beunza-Barrenetxea