Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Idiazabal Babestutako Jatorrizko Izenduraren Kontseilu Arautzailerako kideak aukeratzeko hauteskundeak eguna da gaurkoa. Izendapen horren barruan dauden ekoizleak dute botoa emateko eskubidea. Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan zabaldu dira hauteskunde ontziak goizeko 11:00etan eta jendea parte hartzen ari dela esan digute. Nafarroako jatorri izendapeneko kideek Irurtzunen eman dezakete boza, Irurtzungoa baita herrialdean zabaldu den hauteskunde mahai bakarra. Jatorri izendapeneko arduradunek boza ematera deitu dute. Nahi dutenek 18.00etaraino dute horretarako.