Apirilean beste 162 langileri eragin zieten EEEk

Guaixe 2009ko ekainaren 2a

Sakanan ez zen kontratua hausteko Enplegu Erregulazio Espedienterik (EEE) aurkeztu ez zen aurkeztu apirileanNafarroako UGTko Ikerketa Kabineteak egindako txostenak jakinarazi duenez, apirilean Sakanako 6 enpresek aldi baterako kontratuak eteteko EEEk aurkeztu zituzten. Bide hori hartu zuten 4 enpresa metalgintza arlokoak ziren eta, beste biak, eraikuntza eta nekazaritza elikagaien industriakoa. Apirilean aurkeztutako espedienteen erdiak aldeen akordioarekin aurrera egin dute. 2 espedientetan ez da akordiorik izan eta azkenekoan uko egin da. Apirilean aurkeztutako 6 EEEk  169 langileren plantilatik 162ri eragin die. UGTk emandako datuen arabera, aurten kontratuak eten eta langileak aldi baterako langabeziara joandako Sakanako langileak 834ko plantilatik 681 dira. UGTren arabera, aurten ibarrean kontratuak aldi baterako eteteko 28 espediente aurkeztu dira: 19 metalgintzan, 4 eraikuntzan, 2 zerbitzuetan eta bana kimika, garraioa eta nekazaritza elikagaien industriaren arloan. Haustekorik ezSakanako enpresetan apirilean ez zen kontratua hausteko EEErik aurkeztu. Aurten mota horretako bi espediente aurkeztu dira soilik. 70 langileri eragin zieten eta haietatik 21 kalean bukatu zuten aldeen arteko akordioa egon ondoren. Iaz hiru izan ziren espedienteak eta 412 langiletik 65i eragin zien.