Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak La Caixaren Gizarte Ekintzarekin hitzarmena sinatua dute Nafarroako natura-guneak hobetzeko. Hainbat proiektu finantzatu dira haren bidez, horien artean dago Sakanako autobia animali ornodunen mugimenduan oztopo izan ez dadin. Duela urte bete gauzatu zen egitasmoa ibarra zeharkatzen duen autobiaren 20 puntutan. Lanek 55.000 euroko aurrekontua izan zuten. Besteak beste, porlanezko pasak, itxiturak, sasi kentzeak, espaloiak eraikitzea edo kaskailuzko eta porlanezko arranpak egin dituzte. Jarduera horiek zubien azpian eta inguruan, baita autobia bazterrean egin dira. Horretaz gain, basapiztiak autobia batetik bestera zeharkatzeko pasa horiek erabiltzen zuten jakiteko kamara bitarteko jarraipena egin zen. Tamaina txikiko ugaztunak omen dira pasa horien erabiltzaile nagusiak, esaterako: azeria, azkonarra, lepazuria, lepahoria eta beste.Langa efektuaSakana zeharkatzen duten, autobia, errepide eta trenbideak, giza dentsitatearekin eta arlo ezberdinetarako lurraren erabilerarekin ekarri dute ekologia-jarraipenerako apenas tokirik ez egotea. Autobia azpiko pasarik ez dago eta animali horien mugimendua errazten duen soro bazterretako landareen desagertzea eman da. Horrek guztiak, batzutan, Aralar eta Urbasa-Andia arteko animalia ornodunen migraziorako eta truke genetikorako langa zeharkaezina bihurtu da. Autobia zeharkatzen saiatu diren animalia asko ibilgailuakharrapatuta hil dira eta hori eragotzi nahi izan da egitasmo horrekin.