Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
La Encina kultur elkarteak hilaren 27 eta 28rako Port Aventura parkera joateko bidaia antolatu du. La Encinaren eskaintzaren barruan honakoak sartzen dira: parkean bi egunetan sartzeko aukera; Salouko 3 izarretako hotel batean pentsio erdian egotea; Altsasutik abiatzea (goizeko seietan autobus geltokitik) eta bertara bueltatzea; bidaia asegurua eta lauko gelan ostatu hartzeko aukera. Interesa duten pertsonek heldu den astearteraino dute epea izena emateko. Horretarako Kutzak Altsasun duen bulegotik pasa behar dute. Bazkideek 120 euro ordaindu beharko dute eta ez direnek, berriz, 130. 50 pertsoneko taldea joanen da.