Langabeziak 1.254 sakandarrei eragiten die

Guaixe 2009ko ekainaren 3a

Maiatzean Altsasukoa izan da Nafarroako enplegu bulego bakarra zeinetan langabeziak gora egin duen. Gainontzeko guztietan behera egiten zuen bitartean Altsasukoan 17 sakandarrek gehiagok eman zuten izena. Maiatza 1.042 langabeturekin itxi zuen Altsasuko enplegu bulegoak, %1,66 gehiago. Horiei Iruñeko Zabalguneko enplegu bulegoan dauden arakildarren  (59, 39 gizon eta 20 emakume) eta irurtzundarren (153, 82 gizon eta 71 emakume) datuak gehituz gero, Sakanan maiatza akaberan 1.254 pertsona zeuden langabezian. DatuakNafarroako Enplegu Zerbitzuaren datuek diotenez langabezian dauden 1.042 sakandarretatik 540 emakumeak dira (aurreko hilean bezala) eta gizonak, berriz, 502 (17 +). Adinari dagokionez, lan bila dauden 200 sakandarrek (124 gizon eta 76 emakume) 25 urte baino gutxiago ditu. Adin horretatik gora dute gainontzeko 842 lan eskatzaileek (464 emakume eta 378 gizon). Hau da, aurreko hilean baino 15 heldu eta 2 gazte gehiago. SektorekaZerbitzuen arloan lan egin nahi dute Altsasuko enplegu bulegoan izena emana duten gehienak, 482 (9-). Industria arloan lan eginen lukete izena emanda dauden 415 sakandarrek (28+). Eraikuntzan aritzeko prest 84 (1-) pertsona daude izena emanda. Abeltzaintza eta nekazaritza arloan lan egiteko prest 16 (1+) pertsona izena emanda daude. Bestalde, azkenik, aurretik lanik ez zuten eta enplegu bila dabiltzanen kopurua 45 (2-) pertsonarena da. Azkenik, maiatzean Altsasuko enplegu bulegoan aldi baterako 221 kontratu eta beste 27 mugagabe itxi ziren.HerrialdeaNafarroari dagokionez, maiatzean langabeziak behera egin du eta 627 pertsona gutxiago daude lan bila, %1,63. Guztira 37.832 langabe daude Nafarroan, 19.077 gizonak dira eta 18.755 emakumeak.Nafarroako Gobernuko Lan zuzendari nagusi Imelda Loreak "azken urtean eman den lehen jaitsieraren balorazio positiboa" egin du. Hala ere, ohartarazi du maiatzako langabezia jaitsiera "datu isolatua" dela eta "hurrengo hilabeteetan enpleguak duen jokabidea jakitea beharrezkoa izanen da, krisi garai honetan lan merkatuaren jokaerak ezarri aurretik". Maiatzean langabezia jaitsi izana azken aldian Nafarroako Gobernuak krisiaren kontra hartutako neurriekin lotu zuen Imeldak.