Hirumugatik independentzia eskaera hedatuz

Guaixe 2009ko ekainaren 3a

Domekan ezker abertzaleak deituta, Muga guztien gainetik, independentzia lelopean Hirumuga eguna ospatu zen. Arabako Lautadako, Gipuzkoako Goierriko eta Sakanako 250 bat pertsonen bilgune bihurtu zen, atzera ere, Hirumugako gaina. Ondorengo egitaraua Ziordian garatu zen. Bazkaltzera 150 bat pertsona bildu ziren. Arratsaldean Ziordian barna egin zen manifestazioan 200 bat izan ziren parte hartu zuten pertsonak. Bai mendian bai herrian egindako ekitaldietan Iniciativa Internacionalistaren aldeko boza eskatu zen. Domekan Guardia Civilak gertutik zaindu zuen Hirumuga. Goizean, Gipuzkoa aldetik autoz joandako guztiak kontroletik pasa behar izan zuten eta ekitaldia gertutik zaindu zuten. Mendizaleek Ziordirako bidea hartu zutenean, berriz, Guardia Civilak identifikatu eta motxilak miatzen hasi zen. Hainbatek mendira ez zuten dokumentaziorik eraman eta horrek guztia luzatu zuen. Arratsaldean, berriz, Ziordiko sarreretan kontrolak izan ziren.