Joko-saltsa ederra

Guaixe 2009ko ekainaren 4a

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio, Euskara eta Kirol Zerbitzuek antolatuta, larunbatean Lakuntzan autobuskada bete haur sakandar bildu zen. 8 eta 11 urte bitarteko ibarreko neska-mutilek arratsalde "polita" pasatu zuten, eta gerturatu ziren gurasoen gustuko jarduera izan zen. Talde joko kooperatibo eta dinamikoak izan ziren txikien gozagarri, baita merendu ederra ere. Txokolatearekin batera Marokoko gozoak on askoak dastatu zituzten. Haurrez gain, Lakuntzako plazan zeudenak ere haiek dastatzeko aukera izan zuten. Bildutako haur guztiek arratsalde ederra pasatzeaz gain, mankomunitateak emandako opari bana jaso zuten. Horretaz gain, kirol material loteak ere zozketatu zituzten.