Udalek musika eskolen inguruan akordioa itxi dute

Guaixe 2009ko ekainaren 4a

Etxarri Aranazko eta Altsasuko Udalak musika eskolen inguruko kolaborazio hitzarmena adostu dute. Orain arte, Etxarriko edo Altsasuko musika eskoletan ikasketak egiteko matrikulatzerakoan ordaindu beharra zegoen. Gero, gainera, instrumentu bat ikasi nahi bazen ere beste kuota bat ordaindu beharra zegoen. Etxarri eta Altsasuko musika eskoletako eskaintza ez da bera. Aranaz aldeko ikasleek Burundara etorri behar zuten ikasketa batzuk egitera, eta alderantziz. Horrek bi musika eskoletan matrikula ordaintzera behartzen zituen ikasleak eta horri instrumentuaren ikasketa kuota gehitzen zitzaion. Etxarri Aranazko alkate Maider Goñik esan digunez, "hitzarmen honekin aukera eman nahi dugu karga ekonomikoa ez bikoizteko eta matrikula bakarra ordaintzeko".