Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtebeteko atsedenaren ondoren, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Sakanako eskolarteko komiki eta literatura lehiaketa antolatu du atzera ere. Aurtengoan, izen berria hartu du ibilbide luzeko lehiaketak: Maria Markotegi Saria. Horrela, besteak beste, haur literatura idatzi zuen idazle etxarriarra gogoratu nahi izan du Sakanako Mankomunitateak. Indar berrituta itzuli da lehiaketa. Agerian uzten dute hori parte hartze datuek: 225 lan aurkeztu dituzte Sakanako 10 ikastetxetako ikasleek. Sakanako Mankomunitateak 1.150 euro banatu ditu horien arteko lanik onenak saritzeko. Parte-hartze datuakEuskarazko sormen literarioa sustatzea da lehiaketa honen helburua. Bi sail bereizten ditu mankomunitateak: literatura eta komikiarena. Parte-hartzaile gehienek, 208k lehenengoaren alde egin dute. Gainera, zenbait aukera zituzten literatura sailean (poesia, olerkia, gutuna, entsegua...), baina gehien gehienek narrazioen aldeko hautua egin dute. Komiki sailean 17 lan aurkeztu dira. Sakanako Mankomunitateko euskara teknikari Castillo Suarez pozik agertu zen sari banaketa ekitaldian, parte hartzea anitza izan delako. Sakanako ikastetxe gehienek parte hartu dute lehiaketan: Aralarko Mikel Donea, Domingo Bados, Zelandi, Urdiaingo Herri Eskola, Arrano Beltza, Luis Fuentes eta Atakondoa ikastetxe publikotako, Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastoletako eta Jesusen Bihotza ikastetxeko ikasleek parte hartu dute. SariakToñi Lopezek eta Izaskun Etxeberriak (literatura) eta Miren Ustarrozek eta Cristina Fernandezek (komikia) osatu dute epaimahaia. Horien erabakiz, 13 sari banatu ziren, horietatik 2 ex-aequo, eta 3 aipamen berezi egin ziren. Bestalde, zenbait sari hutsik geratu ziren. Sakanako Mankomunitateko lehendakari Miguel Angel Zubiriak banatu zituen sariak. Sari banaketa agurtzeko, saridun guztiak zoriondu zituen eta irudimena lantzen jarraitzera animatzera jarraitu zituen Sakanako gazteak. Bi sailetan eta adinaren araberako hiru mailatan banatuta, hauek dira banatu ziren sariak:Literatura saila: LHko 5. eta 6. mailetako ikasleak: AIkasleaLanaIkastetxeaSaria1. Nerea Igoa UlaiarNekazaria eta aberatsaAndra Mari70 euro2.Garazi Artieda OlkotzMattinen zorteaAndra Mari60 euro3.Ainhoa Lopez GanboaPirata bat basamortuanArrano Beltza50 euroAipamenaGaizka Ocaña GoikoetxeaGutunaUrdiaingo Herri Eskola30 euroAipamenaAintzane Diaz MazkiaranAmetsak ametsZelandi30 euro
DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak:BIkasleaLanaIkastetxeaSaria1.Miren Aldasoro LezeaBaleen batIñigo Aritza90 euro2.HutsikHutsikHutsikHutsik3.HutsikHutsikHutsikHutsikDBHko 3. eta 4. mailak, Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak:CIkasleaLanaIkastetxeaSaria1.Amaia Azpiroz ArreseKoldarkeriaz bizitzenMikel Donea I120 euro2. ex-aequoIzaro Sola GaintzaEta maitasunaren magalean, zer?Mikel Donea I100 euro2. ex aequoNerea Reparaz BeaskoetxeaAire hotzaMikel Donea I100 euroAipamenaLeire Zabalo ImazDenboraJesusen Bihotza60 euroKomiki saila: LHko 5. eta 6. mailetako ikasleak: A Ikaslea Lana Ikastetxea Saria1. Markel Galbete Arnantz Rodolfo zientzialari Iñigo Aritza 70 euro2. Javier Mariezkurrena San Martin Itsasoko munstroa Atakondoa 60 euro3. Josu Olmos Arnantz Rantxoko behia eta lapurraIñigo Aritza50 euroDBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak:B Ikaslea LanaIkastetxeaSaria1. HutsikHutsikHutsikHutsik2.HutsikHutsikHutsikHutsik3.Ander Vinagre DiegoLasterketa irabazi nuenAralarko Mikel Donea I70 euro DBHko 3. eta 4. mailak, Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak:CIkaslea Lana IkastetxeaSaria1. Aritz Mendikute ZiordiaBerdin duAralarko Mikel Donea I90 euro2. Amaia Viana EtxeberriaBurdin ahoAralarko Mikel Donea I100 euro