Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udaberri, Larrañeta eta Karrikestu elkarteek finalista eguna ospatu zuten igandean. Lehen aldia zen hiru mendi taldeek egun hau batera ospatzen zutela eta festa egun polita izan zen. Goizeko 9:30ean udaletxe aurrean zuten hitzordua hiru elkarteetako mendizaleek, eta mendi ibilbideari ekin zioten: Famendi aldera jo zuten, Hirumugetara heltzeko, eta nahi zutenek Txaegorri igo zuten eta besteek San Adrianera jo zuten. Ordu baterako San Adrianen elkartu ziren guztiak. Auzatearekin batera dominak banatu ziren eta eguraldiak laguntzen zuenez, San Adrianen bertan egin zuten mendizaleen anaitasun bazkaria. Asteburuko irteerakBestalde, aipatzekoa da larunbatean Olazti-Kodes mendi ibilaldia antolatu duela Altsasuko Mendigoizaleak taldeak. Iganderako Irurtzungo Iratxo elkarteak Zumaia-Getaria ibilbidea prestatu du.