Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mendizaleak taldeak irteera antolatu du ekainaren 21erako Taseras-Oza ibilbidea eginen dute. Autobusa goizeko 6:00etan abiatuko da Olaztitik, eta Sakanako gainontzeko herrietan geldialdiak eginen ditu izena ematen duten mendizaleak hartzeko. Norbaitek mendiarekin gozatu eta aipatu ibilbidea egin nahi badu, ekainaren 18ra bitarteko tartea du izena emateko, eta horretarako Sakanako Mendizaleak taldeko kideekin jarri behar du harremanetan, edo 639 11 76 31 telefonora deitu. Epea pasatuta oraindik tokiak geratzen badira, telefono berberera hots egin beharko da apuntatzeko.Asteburu honetako irteerakMendi irteera ugari antolatu dute Sakanako mendi klubek asteburu honetan. Esaterako, Irurtzungo Iratxo elkartekoak Adi mendira eginen dute irteera, eta Olaztiko Sutegikoek Olazti-Arantzazu mendi ibilaldia antolatu dute. Etxarri Aranazko Larrañeta mendi taldekoek Lizarrusti-Abalzisketa mendi ibilbidea osatu eta gero bazkaria izanen dute sagardotegi batean.