Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo Dauphiné Liberén esprinterrek ez dute aukera gehiegirik izango eta horietako bat baliatu zuen atzo Lampreko Angelo Furlanek, Tom Boonen gainditu eta helmugan besoak altxatzeko. Kokainarekin positibo eman eta gero Quick Stepeko Tom Boonek esprinter bikaina dela erakutsi nahi du eta atzo bere taldekideak lanean jarri zituen Dauphiné Liberéko etapa luzeena irabazteko, esprinta ere jo zuen, baina helmugarako 15 metroren faltan indarrik gabe geratu zen eta Furlanek ezkerretik aurrea hartu zion, etapa irabaziz. Bigarrena BMCko Markus Zberg izan zen eta hirugarrena Tom Boonen. Dena den etapa irabazteko zorian egon zen Garmineko David Millar, izan ere tropelak eguneko ihesaldia harrapatu zuen helmugarako sei kilometroren faltan, eta orduan erasoa jo zuen Millarrek, baina 50 metroren faltan harrapatu zuten esprinterrek. Egoi Martinez 24.a izan zen, Gorka Verdugo 90.a, Imanol Erbiti 92.a eta Jose Luis Arrieta 99.a, guztiak Furlanen denbora berberean. Sailkapen orokorrari dagokionez, Silenceko Cadel Evansek jarraitzen du buruan (5:50:40). Imanol Erbiti 37.a da, 57 segundora; Gorka Verdugo 47.a, 1:02ra; Jose lUis Arrieta 70.a, 1:12ra; eta EGoi Martinez 87.a, 1:19ra. Gaur hirugarren etapa jokatuko da Tournus eta Saint Etienne artean, 182 kilometrokoa, aparteko zailtasunik gabekoa.