Ihesaldiak fruitua izan zuen

Guaixe 2009ko ekainaren 10a

Bost txirrindulari eguneko ihesaldiaren protagonistak izan ziren Dauphiné Liberéko hirugarren etapan, helmugara tropelaren aurretik iritsi baitziren. Tepstra, Turpin, Trofimov, Pauriol eta Dauphinéko 2005eko irabazle Euskalteleko Iñigo Landaluze izan ziren ihes egin zutenak. Milram taldeko Niki Terpstra nagusitu zen bostek jokatutako esprintean, eta berak lortu zuen ere lidergoa (10:23:45). Silence taldea ez zen ordura arteko Cadel Evansen lidergoa defendatzen ahalegindu, eta tropela 1:32ra iritsi zen, Verdugo, Martinez, Arrieta eta Erbiti tarteko. Gaur 42,4 kilometroko erlojupekoari egin beharko diote aurre txirrindulariek. Evans, Valverde eta Contador dira nagusiak.