Zerbitzuko 10. urtean 17 irteera eginen ditu Jai-busak

Guaixe 2009ko ekainaren 8a

Alkoholaren edota beste sustantzien kontsumoaren ondoren trafiko istripuak murrizteko helburuarekin abiarazi zen Jai-busa. Aurten 10. sasoia du Sakanako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen 3 mankomunitateek bultzatutako egitasmoak. Aurten dagoeneko Lakuntzako festetan, Altsasuko ihoteetan eta Alde Zaharreko festetan lanean izan da Jaibusa. Ekiñe Ramos Zubiria (Irurtzun), Susana Aiestaran Ijurko (Etxarri Aranatz) eta Ruben Gallego Biurrun (Altsasu) teknikariek azaldu digutenez, "prebentzioaz gain, kondoiak banatu eta bestelako informazio kanpainak zabaltzeko bidea ere bihurtu da autobus festazalea". Erabiltzaileak%55,9 emakumeak eta %44,1 gizonak. 16 eta 19 urte bitartekoak dira gehien erabiltzen dutenak. Etxera bueltan helduagoek erabiltzen dute. Erabilera maiztasuna: %57,3k beti; %41ek askotan eta %17,68k gutxitan. Zerbitzuaren balorazio oso ona egiten dute erabiltzaileek. Eskaerak: autobus gehiago, Sakanatik kanpora joateko, eskaintza urte guztira zabaltzeko, maiztasun handiagoa eta ostiraletan ere izateko.ArduradunaJaibuseko joan-etorrietan arduradun gisa aritu nahi duen gazterik balego, Sakanako 3 gizarte zerbitzuetako batera deitzea besterik ez dauka: Irurtzun aldekoa, 948 600 694; Etxarri aldekoa, 948 460 752 eta Altsasu aldekoa, 948 467 662. 18 urte beteak izatea ezinbestekoa da. IrteerakGaragarrila19 eta 20    Hatortxu Rock.* 27     Arruazu, Arbizu eta Unanu.Garila4      Lizarragabengoa eta Urdiain.18    Irurtzun eta Iturmendi.25    Arakilgo Eguna, Bakaiku eta Olatzagutia. Agorrila1       Etxarren eta Etxarri Aranatz.22     Lakuntza.29     Errotz, Ihabar eta Irañeta.Iraila 5      Etxeberri, Hiriberri eta Ziordia.12    Altsasu.Lastaila3     Etxarriko feriak.17   Altsasuko feriak.Lastaila-AzaroaPikurock jaialdia. *Kontzertuak 19:00etan hasiko dira, garraio publikoa martxan denean. Jaibusa 22:00etan eta 24:00etan abiatuko da, aurrekoetan baino goizago.