Teknologia berrien aplikazioei buruzko tailerra

Guaixe 2009ko ekainaren 9a

Cederna Garalurrek "teknologia berriak nire enpresaren kudeaketan eta marketinean" tailerra antolatu du. Tailer hori negozio-ideia bat duten sustatzaileei, azken bi urtetan sortu eta sendotze bidean dauden enpresei eta jarduera bidertsifikatzen laguntzen duten negozioei zuzenduta dago. Izena ematen dutenek enpresa txikian kostuak aurreztu, eta eraginkortasuna eta segurtasuna hobetuko duten informatika-aplikazioak eta komunikazioak aztertu eta ikasiko dituzte. Tailerra Cederna Garalurrek Arbizun duen egoitzan izanen da, hilaren 16, 18, 23 eta 25ean. Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:30era. Izena emateko hots egin 948 567 010 telefonora.