Amorruaren kontrako txakurren txertaketa garaia

Guaixe 2009ko ekainaren 10a

Urtero moduan txakurrak amorruaren kontra txertatzeko kanpaina martxan da. Aranatz eta Burunda aldean larunbat honetan eta hilaren 27an eginen dira. Hona ordutegiak: Larunbatean, garagarrilaren 13an, Bakaikun (9:00etatik 9:45era), Iturmendin (10:00etatik 10:45era), Urdiainen (11:00etatik 12:00atara), Ziordian (12:30etik 13:30era), Olatzagutian (16:30etik 18:00etara) eta Arbizun (18:30etik 20:00etara) izanen dira albaitariak. Hilaren 27an, bestalde, txartatze kanpaina Lizarraga (10:00etatik 11:00etara), Dorrao (11:30etik12:00etara), Unanu (12:00etatik 12:30era), Lizarragabengoa (13:00etatik 13:30era), Etxarri Aranatz (16:30etik 18:00etara) eta Lakuntzaren (18:30etik 20:00etara) txanda izanen da. Bere herrian jarritako ordutegi eta egunean joaterik ez duenak beste herri batera joateko aukera du. Txakurren jabeak animaliaren identifikazio txartela eraman behar du, baja edo berriz txertatu behar bada. Animalia identifikatu eta txertatu behar duten pertsonek bere nortasun agiria eraman beharko dute. Azken horrek 30 euro balio ditu. Bakarrik txertoa ematea 14 dira. Jabe aldaketaren agiria egiteagatik 5,5 ordaindu beharko da eta txartela bikoizteagatik, berriz, 8 euro. Animalia gobernatzen zaila bada muturrekoarekin eraman beharko dela jakinarazi dute.