Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ebroko Ur Konfederazioak Sakanako Mankomunitateak egindako informazio eskaerari erantzunez esan du Urdalurren dagoen urarekin iturriko uraren hornidura ziurtatuta dagoela. Konfederaziotik azaldu dutenez, "Urdalurko uharkak 5,4 hm3 gaitasuna du. Gaur egun 2,76ko neurrian dago". Konfederazioak mankomunitateari jakinarazi dionez, "uharkatik ura hartzen duten herrien urteko ur kontsumoa 2 hm3koa da". Ebroko Ur Konfederazioa Urdalurko uharkan mantentze lanak egitekoa da eta horregatik uraren maila jaitsi egin da. Apirilera arte 3 hm3ko gaitasunean egon da baina iraila akabera bitartean bildutako ur maila jaitsi eginen da hektometro bakar bat bildu arte. Horrek lanak egoki egitea ekarriko du. Ebroko Ur Konfederazioak Sakanako Mankomunitateari jakinarazi dionez, "uharkak normalean bere gaitasunaren halako 3 den emaria jasotzen du, 15,46 hm3. Urterik euritsuenean, 07/08an 28,1 hm3 jaso zituen eta lehorrenean, 05/06ean 5,3. Urterik lehorrenean ere urtegia betetzeko adina euri egiten" duela azpimarratu du konfederazioak.