Sakanako Ezgaituen Elkartearen bazkideendako aurkezpena

Guaixe 2009ko ekainaren 12a

Gaurkoan Sakanako Ezgaituen Elkarteak bere burua bazkideen aurrean aurkeztuko du. Elkartearen eta bere helburuen aurkezpena gaur izanen da, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Urte hasieran sortutako elkarte honek "Sakanako ezgaituen integrazio fisikoa, soziala eta lanekoa lortzea" du helburu. Asmo horrekin bat egiten dutenak elkarteko kide egin daitezke eta bere diru edo lan ekarpena egin dezakete. Hala egin nahi duenak, gaurko bilerara joatea du. Bestela, elkarteak Nafarroako Kutxan zabalik duen kontuan ekarpena egin edo elkartearen harremanetarako telefonora, 660 299 617, (Virginia) hots egin dezake.