Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak ibarreko gaztetxoendako udaleku eskaintza egin du. Haietan izena eman duten haurren gurasoei bilerara deitu ditu hilaren 17rako Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Bilera horretan gurasoei udalekuen helburuak, ezaugarriak, jarduera eta autobus ordutegien berri emanen zaie. Euskara Zerbitzuak 3 eskaintza egin dituenez 3 bilera izanen dira. Heldu den asteazkenean, 18:30ean, pirata udalekuaren berri emanen da. Natura udalekuari buruzko argibideak 19:15ean izanen dira eta, azkenik, kostaldeko udalekuari buruzko argibideak 20:00etatik aurrera emanen dituzte teknikariek. Hiru bilerak Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan izanen dira.