Valverderen erakustaldia Mont Ventouxen

Guaixe 2009ko ekainaren 12a

Atzo Mont Ventoux mendi izugarrian bukatu zen Dauphiné Liberéko etapa. Eguneko ihesaldian Ag2rko Jose Luis Arrieta txirrindulari uhartearra izan zen, Cofidiseko Christophe Kernsekin, Euskalteleko Igor Antonekin eta Liguigaseko Willemsekin. Lan txukuna egin zuten, baina Mont Ventouxeko igoeran harrapatu zituzten. Hain zuzen ere Ventouxeko helmugarako 9 km falta zirenean eraso gogorra jo zuen Caisse d´Epargenko Alevandro Valverdek, eta soilik Liquigaseko Sylvester Szmydek jarraitu ahal izan zion, Cadel Evans liderra, Contador eta beste ezustean harrapatu baitzituen. Aurretik zihoazen txirrindulariak harrapatu zituzten, tartean Arrieta eta Kerns, eta biak iritsi ziren lehenengo helmugara. Valverdek etapa irabaztea utzi zion Szmyderi. Astanako Haimar Zubeldia hirugarrena sartu zen, 1:14ra, eta Cadel Evans 2:10era. Errenta horrekin Dauphiné Liberéko lidergoa eskuratu zuen Valverdek. Evans 16 segundora dago eta Contador 1:04ra. Jose Luis Arrieta 15. tokian despeditu zuen etapa, 2:31ra. Egoi Martinez 84.a izan zen, 17:56ra; Gorka Verdugo 95.a eta Imanol Erbiti 108.a, denbora berean. Sailkapen orokorrean Jose Luis Arrieta 12.a da, 5:07ra. Verdugo 81.a da, 20:34ra eta Martinez 87.a, 21:14ra. Oraindik zabal-zabalik dago lasterketa, Alpeetan bi etapa gogor geratzen baitira. Gaur Gap eta Briancon etapa dute, tartean Izoard mendate gogorrarekin. Bihar etapa erregina jokatuko da, Galibier eta Croix de Fer portu handiekin, eta hortaz, ikuskizun handia dago oraindik, igandera arte.