Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alejandro Valverdek (Caisse d´Epargne) oraindik ez daki Frantziako Tourrean aritzeko baimena lortuko duen hala ez, baina bere maila eta kategoria argi eta garbi erakutsi ditu, Tourraren aurre lasterketatzat hartzen den Dauphiné Liberé irabazi baitu, larunbateko etapa erreginean ateratako aldea baliatuta. Atzoko etapan ere Silence-Lottoko Cadel Evans saiatu zen erasoa jotzen, baina Valverdek bere kontrako asmo guztiak zapuztu zituen. Sailkapen orokorrean, Valverdek (26:33:15) 16 segundoko aldea atera dio Cadel Evans bigarrenari eta 1:18koa Astanako Alberto Contador hirugarrenari. Sakandarrei dagokionez, Ag2rko Jose Luis Arrieta hamabosgarrena izan da, 8:43ra; Euskalteleko Egoi Martinez 47.a, 31:44ra; Euskalteleko Gorka Verdugo 72.a, 47:10era; eta Caisseko Imanol Erbiti 118.a, 1:20:18ra.