Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Suitzako Tourreko hirugarren etapa jokatu zen, Luminon despeditutakoa. Sprintean erabaki zen etapa eta Columbiako Mark Cavendish izan zen azkarrena, Oscar Freire eta Thor Husvoden aurretik gailenduz. Denboraldiko bere hamabigarren garaipena lortu zuen Columbiako sprinterrak. Euskalteleko Jorge Azanza altsasuarra 127.a sartu zen, 24 segundora. Sailkapen nagusian Saxo Bankeko Fabian Cancellarak eusten dio lidergoari (8:25:39). Jorge Azanza 132.a da, 15:48ra. Gaur 197 kilometroko etapa jokatuko dute, Biasca eta Stafa artean. Kategoria bereziko portu bat igo beharko dute.