Arbizu eta Irurtzun Herrien Arteko Nafarroako Kutxa txapelketatik kanpo

Guaixe 2009ko ekainaren 17a

Asteburuan despeditu zen Herrien Arteko Nafarroako Kutxa Pilota Txapelketako ligaxka fasea. Leitza, Iruñea, Lizarra eta Uharte-Iruñea taldeek lortu zuten aurrera egin eta finalerdietarako sailkatzea. Arbizu eta Irurtzun talde sakandarrak txapelketatik kanpo geratu dira. Asteburuko azken jardunaldian Arbizu Uharte Iruñearen kontra aritu zen, eta iruindarrek 3-1 irabazi zuten. Gazte mailako partida irabazi zuen Arbizuk, gainontzekoak - kimuak, haurrak eta seniorrak - Uharte Iruñeak irabazi zituen. Irurtzunek Iruñea izan zuen arerio eta bina berdindu zuten: Kimuen eta haurren mailan iruindarrak nagusitu ziren, eta gazteen eta seniorren mailan Irurtzunek. Nolanahi ere Arbizuk eta Irurtzunek ez dute lortu finalerdietarako sailkatzea.