Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan bi triatloi famatu jokatu dira: larunbatean XXII. Zarauzko Triatloia, distantzia luzean, eta igandean IV. Gipuzkoako Strpint Triatloia, Donostian jokatutakoa, distantzia motzean. Zarauzko triatloian 2,5 km igerian, 80 km bizikletan eta 20 km korrika osatu behar zituzten helmugatik atera ziren 459 kideak. Azkarrena Eneko Llanos izan zen (3:54:00), ia lau orduko lana egin ondoren. Sakana Triatloi Taldeko Juantxo Azurmendi 29-7.a izan zen (5:19:16). Igandean, Donostian, arinago aritu ziren triatletak, lan askoz gutxiago baitzuten: 750 metro igerian, 20 km txirrindulan eta 5 km korrika. 338 triatletek hartu zuten irteera eta Krafft Atletico San Sebastian taldeko Aritz Egea heldu zen lehena helmugara (1:00:31). Sakana Triatloi taldeko Aitor Mozo lakuntzarra 33.a izan zen (1:04:20), kadete mailako kategorian bigarrena. Talde bereko Alejandro Zabala 131.a iritsi zen (1:11:43), kadete mailako laugarrena; eta talde bereko Isidro Asurabarrena 144. postuan iritsi zen (1:12:41). Taldeka, Sakana Triatloi Taldekoak hemeretzigarrenak izan ziren.