Suitzan Breschel daniarra nagusi esprintean

Guaixe 2009ko ekainaren 17a

Suitzako Tourreko atzoko etapa esprintean erabaki zen ihes eginda iritsi zen 9 txirrindulariko taldetxoaren artean. Saxo Bankeko Matti Breschel izan zen Astanako Iglinskiy eta Ag2rko Valjavecen aurrean nagusitu zena (5:01:34). Euskalteleko Jorge Azanza altsasuarra 115.a sartu zen, 4:52ra. Sailkapen orokorrean lider aldaketa izan da. Ag2rko Tadej Valjavec-ek hartu du Saxo Bankeko Fabian Cancellararen tokia (13:27:57). Bigarrena Saxo Bankeko Andy Schlek jarri da, 2 segundora, eta bera da Suitzako Tourra irabazteko faborito nagusietako bat. Jorge Azanza 124.a da, 20:06ra. Gaurko etapak 202 kilometro izango ditu Stafa eta Serfaus artean.