Afizionatuak. Rural Kutxako Victor de la Parte eta Garikoitz Bravo Euskadiko erlojuz kontra azkarren

Guaixe 2009ko ekainaren 17a

Atzo Euskadiko erlojuz kontrako txapelketa jokatu zen Villatuertan. Txirrindulariek 22,5 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten eta Rural Kutxa talde sakandarrean dabiltzan txirrindulariak izan ziren onenak. Elite mailan Rural Kutxako Victor de la Parte izan zen azkarrena (30:36), bere taldekide Adrian Saez de Arregiri 7 segundo aterata. 23 urtez azpikoan Rural Kutxako Garikoitz Bravo (30:31) izan zen azkarrena eta proba guztiko onena, Seguros Bilbaoko Alberto Morrasi 23 segundoko aldea aterata. Naturgas Energia taldean dabilen Xabier Zabalo 13.a izan zen, 1:56ra. Juniorretan (14 km) Beola Motorreko Sergio Rodriguez izan zen azkarrena (21:22). Hirugarrena Rural Kutxako Beñat Txoperena sailkatu zen, 28 segundora. Emakumezkoetan (14 km) Cespako Leire Olaberriak ez zuen areriorik izan (22:42).