Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Suitzako Tourreko bosgarren etapa jokatu zen, Stäfan hasi eta Sesrgausen bukatu zena, 202 kilometrokoa. Txirrindulariek lehen mailako Arlberg eta Raiffeisenbank portuak gainditu behar izan zituzten, eta hirugarren mailako Serfaus gainan bukatu zen etapa. Hamabost txirrindulariz osatutako taldetxoak jokatutako esprintean erabaki zen etapa, eta Columbiako Michael Albasini izan zen azkarrena, Saxo Bankeko Fabian Cancellararen eta Lampreko Damiano Cunegoren aurretik. Euskalteleko Jorge Azanza altsasuarra 39.a izan zen, 1:51ra. Sailkapen orokorrean Ag2rko Tadej Valjavecek eusten dio lidergoari. 14 segundotara daude Liquigaseko Olivier Zaugg eta Saxo Bankeko Fabian Cancellara.Gaur seigarren etapa jokatuko da, Oberrieten hasi eta Bad Zurzachen despedituko dena, 178 kilometrokoa. Lasterketa igandean despedituko da.