Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frantziako Tourra geroz eta gertuago dago eta lasterketa garrantzitsua prestatzeko eta sasoi puntua hobetzeko, talde entrenamendua egingo dute gaur Euskalteleko txirrindulariek. Derioko Seminario Oihan Euskadi Fundazioak duen Gela Pedagogikoan hasiko dute lana. Frantziako Tourrean egoteko aukera duten txirrindulariak ariko dira entrenamenduan. Soilik Suitzako Itzulian dauden Koldo Fernandez de Larrea eta Juanjo Oroz faltako dira. Bilduko direnak Mikel Astarloza, Igor Anton, Ruben Perez, Alan Perez, Amets Txurruka, Iñaki Esasi, Iñigo Landaluze, Egoi Martinez eta Gorka Verdugo izango dira. Litekeena da Igor Gonzalez de Galdeano teknikoak Astarloza, Anton, Larrea eta Orozez gain, gainerako txirrindularietatik bi alboratzea Frantziako Tourrerako.