Japoniako erlijioen kutsua komikietan

Guaixe 2009ko ekainaren 18a

Budismoa da japoniako erlijiorik jarraituena, atzetik sintoismoa oso hurbil duena. Oso atzetik, Txinatik etorritako konfuziano eta taoistak daude. Kristiauak biztanleria guztiaren ehuneko batera ez dira iristen, katoliko eta protestanteak batera hartuta.Sintoismoa (Shinto): Japonian jaio zen eta kami-ak (naturaren izpirituak) agurtzen ditu. Berez, lurra eta zeruan dauden jainkotasun guztiak gurtzen ditu eta Japonia jaio zen garaian sortu zela uste da. Arbasoak asko errepetatzen dituzte, kamien mailan jarriz.Budismoa: lau egia noble dira beren filosofiaren oinarria.1- Bizitza minez eta sufrimenduz beteta dago.2- Mina eta sufrimendua ederrestearen, irriken eta dirugosearen ondorio dira.3- Pertsonak ederrestea, irrikak eta dirugosea gainditzean mina eta sufrimendua gaindituko ditu. 4- Hori lortzeko 8 pauso jarraitu behar dira: 4 egiak jakitea, ondo jokatzea, egia esatea, ondo pentsatzea, lanpostu zuzena izatea, tranparik ez egitea, apaltasuna eta hausnarketa.Erligioen kutsua komikietanManga adierazpen modu bezala ikusten da Japonian eta predikatzeko ere erabiltzen da. Horretaz gain, Japoniako erlijio garrantzitsuek naturarekin, jainkotasunekin eta mitologiarekin duten harremana dela-eta, erraz asko sortzen dira erlijio kutsu handia duten gidoiak komikiak marrazteko.Komiki asko daude beren protagonisten artean monje budistak eta jainkotasuna dituztenak. Eta baita beste asko ere jainkotasuna kontuan hartu behar dela irakatsi nahi dituztenak. Adibidez, Harlock kapitaina; espazioko pirata bat izanik, nihilismoaren aurka borrokatzen den heroiarena. Bere aurkarien artean emakume begetalak daude. Komikia irakurrita, mezua ondorengoa izan daiteke: utzi alde batera sentsibilitate gabeko bizitza begetala eta besarkatu betiko bizimodua.Badaude adibide zuzenagoak ere, Vagabond edo ta DayDream esate baterako. Bertan protagonistak erlijio ezberdinetako apaizekin daude harremanetan eta apaizok protagonisten jarrera eta pentsaera eraldatu eta zuzentzen saiatzen dira.Azkenik, erlijioaren kutsua estetikan besterik ez duten komikiak ere badira, Avatar manga adibidez: pertsonaien janzkerek monje budisten arropak ekartzen dituzte gogora.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.comwww.fanzinemyaku.blogspot.com