Musean, briskan, tutean eta partxisean adituak

Guaixe 2009ko ekainaren 17a

Nafarroako Ipar Mendebaldeko 3. Adineko Mahai Jolasen II. Txapelketa astelehenean despeditu zen. Aipatu txapelketan ondoko herrietako jubilatu klubetako bikoteak lehiatu dira: Ultzama, Lekunberri, Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordia. Mus, briska, tute eta partxis txapelketako partidak herri guztietan jokatu dira, eta finalak Altsasuko jubilatuen egoitzan erabaki ziren, astelehenean. TxapeldunakMus txapelketan Uharte Arakilgo Jose Luis Garro eta Ignacio Madinabeitia izan ziren txapeldunak, Urdiaingo Victor Goikoetxea eta Jesus Aldasoro txapeldunordeak eta Arbizuko Andres Mari Lakuntza eta Teodoro Perkaz hirugarrenak. Briskan arbizuarrak izan ziren nagusi. Maria Luisa eta Maria Jesus Araña arbizuarrak izan ziren txapeldunak, Delia Araña eta Rosario Marin arbizuarrak txapeldunordeak eta Dori Maraña eta Carmen Pardo altsasuarrak hirugarrenak. Tutean Olaztiarrak izan ziren buruan. Justino Rueda eta Domingo Perez olaztiarrek irabazi zuten txapelketa, Florencia Grados eta Angelita Jimenez olaztiarren eta Avelina Fernandez eta Reyes Palacios altsasuarren aurretik. Eta bukatzeko, partxis txapelketan Irurtzungo Josefa Santesteban eta Sole Zubiria izan ziren txapeldunak, Olga Albistur eta Maria Luisa Bergara olaztiarrak bigarrenak, Ines Labarin eta Ramona Franco olaztiarrak hirugarrenak eta Paca Bello eta Patro Jakue lakuntzarrak laugarrenak. Sari ematea eta gero, auzate ederraz gozatzeko aukera izan zuten finalistek, eta primerako giroan, jotak eta guzti entzuteko aukera izan zen. Antolakuntzak mahai jokoen txapelketaren balorazio positiboa egin du, eta hurrengo urtean hirugarren txapelketa antolatzea dute buruan.