Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako UGT-ko Ikerketa Kabineteak jakinarazi digunez, maiatzean Sakanako 5 enpresak kontratuak aldi baterako eteteko Enplegu Erregulazio Espedienteak (EEE) aurkeztu zituzten. Haietako 3 metalgintzakoak dira eta 2 eraikuntza arlokoak. Aipatutako 5 espediente horietatik hiruk akordioarekin egin dute aurrera, eta bik gabe. Maiatzean aurkeztutako EEE-k 5 enpresatako 280 langile hartu dituzte eta haietatik 208rengan izan dute eragina zuzenean. UGT-k zabaldutako datuen arabera, aurten mota horretako 33 EEE aurkeztu dira Sakanan eta 1.114ko plantilatik 889ri eragin die. Aurten ibarrean aurkeztutako espedienteak horrela daude banatuta arloka: 22 metalgintzan, 6 eraikuntzan, 2 zerbitzuetan eta bana kimika, garraioa eta nekazaritza elikagaien industriaren arloan. Bestalde, aipatzekoa da otsailaz geroztik Sakanan ez dela kontratua hausteko EEE-rik aurkeztu. Urte hasieran 2 aurkeztu ziren, 70 langileri eragin zietenak eta haietatik 21 kalean bukatu zuten aldeen arteko akordioa egon ondoren. UGT-k jakinarazi digunez, Sakanan EEE izan duten enpresak hauek dira: Arfe SA, Comebar SL, Excavaciones y Voladuras Alzania SL, Industrial Barranquesa SA eta Zurgaia SA.