Rural Kutxaren erakustaldia Logroñon

Guaixe 2009ko ekainaren 22a

Atzo San Bernabe Klasikoa jokatu zen Logroñon. Lasterketa hasi eta berehala erasoa jo zuen taldetxo batek, eta Alto de Clavijo gainean taldea hautsi eta bost txirrindulari geratu ziren buruan, horietatik 4 Sakanako Rural Kutxakoak eta bestea Seguros Bilbaokoa. Azkarrena Rural Kutxako Ruben Martinez izan zen (3:12:48), gainontzekoei hiru segundo atereaz. Bigarrena Gonzalez taldekidea izan zen, hirugarrena Filgueira taldekidea, eta laugarrena Saenz de Arregi taldekidea. Talde sakandarrak sekulako erakustaldia egin zuen. Bestalde, Rural Kutxako Mikel Filgueirak irabazi zuen larunbatean Seguran jokatutako lasterketa. Filgueira ihesaldi saiakera guztietan egon zen eta azkenean lasterketa irabaztea lortu zuen. Naturgaseko Xabier Zabalo olaztiarra bosgarrena izan zen, eta Rural Kutxako Guillermo Lana hamargarrena. Eta bukatzeko, Trinitate Saria jokatu zen atzo Andrakan, 88 kilometroko proba. Azkarrena Opel Ibaiganeko Alejandro Cobo izan zen (2:27:32), eta bigarrena Rural Kutxako Yelco Gomez, hiru segundora. Primerako harrobiaRural Kutxa talde sakandarrak adierazi du egun gazte mailan ari diren bost txirrindulari afizionatuen taldera pasako direla 2010erako. Burunda taldeko Beñat Txoperena, Jon Irigoien, Alvaro Sorbet, Andoni Palomino eta Andoitz Azurmendi dira talde nagusian arituko direnak.