Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo despeditu zen Suitzako Itzulia, 39 kilometroko erlojupekoarekin. Etapa ikusgarria egin zuen Saxo Bankeko Fabian Cancellarak, etapa irabazteaz gain (45:59) tarte izugarria atera baitzien gainontzeko txirrindulariei. Columbiako Tony Martin bigarrenari 1:27, Thomas Dekker hirugarrenari 1:42 eta ordura arte liderra zen Tadej Valjaveci ia lau minutu. Gainera, hainbat txirrindulari doblatu zituen. Euskaltelen dabilen Jorge Azanza altsasuarra 61.a izan zen, 3:54ra. Etapaz gain Suitzako Itzulia irabazi zuen Cancellara suitzarrak (33:05:51), eta Frantziako Tourrerako hautagai indartsua izango dela erakutsi zuen. Jorge Azanzak 64. Tokian despeditu du Suitzako Itzulia, 30:06ra.